HIGA ANTZERKIAk aurkezten duen "Espazio hutsak" lanak Amaia Lasaren

unibertso poetikoa du iturburu. Olerkien jatorrizko hizkuntzan eskeinitako obra da,

hau da, euskeraz.

Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urtean argitaratu zuen Amaia Lasaren

“Geroaren aurpegia” (1968-1998) liburua. Bertako poema sorta batetik abiatuz piztu

zen antzezlan bat taularatzeko gogoa.

Lan honen helburua olerki sorta hau aditzera ematea da. Hirurogeigarren

hamarkadaren bukaeran argitaratu zituen bere lehen olerkiak. Eta lau hamarkada

igaro ondoren, bere poetikak ez du bat ere gaurkotasunik galdu.

SINOPSIA

Antzerki partitura sail baten oholtzaratzean datza antzezlana. Testu poetikoa

ardatza izanik, zirriborroak sortzen dira gorputzaz eta ahotsaz.

Hiru aktoresa, olerkiak, mugimendua eta hotsak. Hauek dira Ene poltsa handia eta biok

ikuskizunaren osagaiak. Bertan, ikuslea sentsazioz betetako unibertso batean biltzeko

asmoz.

Emakume garen aldetik, idazleak jorratzen dituen gaiak geure kezkak eta

sentimenduak adierazteko baliagarriak izan zaizkigu. Barne hausnarketa, gizartea,

giza harremanak, emetasuna, maitasuna, ametsak…

Honela, gure muinetan pizten diren grinak eta gogoetak adierazi nahi ditugu.



No hay publicaciones.
No hay publicaciones.